ELAk salatu du ez dela medikurik egongo Amurrioko anbulatorioan martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 28a, 15:00
Amurrioko osasun zentroa, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Sindikatuak azpimarratu du erizainen esku geratuko direla ardura guztiak eta arrisku psikosozialak areagotuko direla. Horrez gain, atzo ere ez zen egon medikurik herriko Etengabeko Arretarako Gunean.

Osakidetzako ELA sindikatuko atalak oharra zabaldu du jakinarazteko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean ez dela egongo medikurik Amurrioko Etengabeko Arreta Gunean. Antolakundeak azaldu du Kontingentzia Plana jarraiki hartu duela erabaki hori Galdakaoko ESI eta horren birtatez murrizketak ezartzen ari direla.

ELAk gaineratu du osasun publikoak "salduta" utziko dituela erizainak eta zelariak, eurenak ez diren ardurak hartu beharko baitituzte. Modu horretan euren arrisku psikosozialak biderkatuko direla adierazi dute.

Azkenik, sindikatuak exijitu dio Osakidetzari Kontingentzia Plana baztertzea eta beharrezkoak diren bitarteko guztiak bermatzea osasun zentro orotan. Bide batez, ELAk gogora ekarri du urtarrilean Laudion gertatutako heriotza eta aipatu du Osakidetzak berriro ere kale egin duela.

Atzo ere medikurik ez

Horrez gain, Etengabeko Arretarako Guneko langile bat Aiaraldea Komunikabidearekin jarri da harremanetan esateko atzo ere ez zela medikurik egon bertan. Ez da kasu bakarra izan, martxoaren 13an antzeko egoera bizi izan baitzen Laudioko anbulatorioan.

Gatazka politikoa eta mobilizazioak

Urtarrilaren 12an David Hernandezen heriotza gertatu zenetik, Aiaraldeko osasun publikoaren egoerak sindikatuen salaketak eta alderdien zein erakundeen arteko gatazkak eragin ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide