ESK sindikatuak salatu du gaur ez duela medikurik izango Aiaraldeko zainketa intentsiboen unitateko anbulantziak

Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 10:15

Anbulantzia medikalizatuak erizaina baino ez du izango gaur hamabi orduz.

09:00etatik 21:00ak arte erizain bakarra egongo da larrialdiko zerbitzu horretan, sindikatuak jakinarazi duenez.

ESK sindikatuko kide bat harremanetan jarri da Aiaraldea Komunikabidearekin salatzeko gaur hamabi orduz zainketa intentsiboen unitateko anbulantziak ez duela medikurik izango. Hortaz, tarte horretan erizain batek artatu beharko ditu kasuak.

ESK-ko kideak nabarmendu du Gernikako anbulantzia egoera berean dagoela. Hortaz, Osakidetzako helikoptero medikalizatuak (bitarteko guztiak dituenak), ohiko deiez gain, Aiaraldeko eta Lea-Artibaiko kasuak hartu beharko ditu.

Bestalde, sindikatuak iragarri du egoera hau errepikatuko dela etorkizunean, bere aburuz, medikuen lan baldintzak duinak ez direlako eta lanpostu horiek utziko dituztelako beste batzuen bila.

LAB sindikatuak ere mediku falta salatu du eta egungo gabeziaren testuingurua azaldu du: "Anbulantzietako zerbitzuan ez dago langile nahikorik, eta hori konpontzeko aparteko ordu mordoa egin behar dituzte, Osakidetzak ez baitu inor kontratatzen. Aste honetan beharginen artean aparteko orduak ez egiteko deia zabaldu dute eta horregatik azaleratzen ari dira mediku faltak, Aiaraldean, Gernikan edota Langraitzen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide