Iragan asteburua Arnedilloko trialean lehiatzen eman zuen Eneko Martinez murgarrak. Espainiako Txapelketa Klasikoaren barnean kokatutako proba bi egunetan zehar jokatu zen. Zirkuituak 20 gune zituen, eta egunero bost orduko trailari egin zion aurre Marteinezek. Sare sozialetan azaldu duenez, jubenilen TR4 mailan 15 kilometroko eremua zeharkatu zuen: "Han egon denak badaki nahiko exijentea dela". Larunbatean laugarren sailkatu zen, eta igandean hirugarren. "Oso pozik nago nire gas gas 50 c.c motor txikiarekin trial osoa egitea lortu nuelako". Era berean, eskerrak eman dizkio errioxar federazioari. Baita antolatzaileei ere: "Egun bakoitzerako 20 gune ezberdin atondu zituztenak ere zoriondu nahi ditut, seklako lana egin zuten eta. Hutsik egin ezin den trial bat da, oso ondo pasa nuen".