Publizitatea

Zer da Aiaraldea Komunikabidea?

  • Arabako iparraldeko (Okondo, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Aiara) eta Bizkaiko hegoaldeko (Urduña, Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Arakaldo) herriak barne hartzen dituen hedabidea da.

  • Aldizkari hamabostekaria eta webgunea ekoizten ditu.

  • Euskalduna, tokikoa eta gaur egungoa.

  • Joera eta teknologia berrietara egokitua.

 

Aiaraldearen irakurleak

  • Euskalduna eta euskaltzalea da.

  • Oso leiala tokiko euskal hedabide eta produktu zein markekiko.

  • Aiaraldea Hemen aldizkariak 30.000 irakurle ditu (Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza saileko datua) eta webguneak 2019an 221.380 erabiltzaile izan zituen (Google Analytics-eko datua).

 

Zergatik jarri publizitatea komunikabide honetan?

  • Aiaraldea eskualdera zabaltzen den euskarazko hedabide bakarra delako.

  • Aldizkariak 10.000 aleko tirada du eta gune publiko, ikastetxe, kiosko eta bertako komertzio, taberna zein osasun zentroetan eskura daiteke, musutruk.

  • Aiaraldea Gaur hedabidea eskualdeko webgunerik bisitatuena delako.

  • Euskaldunak gero eta gehiago garelako; euskaraz bizitzeko eta gure hizkuntzaren normalizazio-prozesurako euskal hedabideen jardunak berebiziko garrantzia duelako.

  • Zure marka, produktu edo zerbitzuen beharretara egokituko garelako, zure neurrira egindako publizitate kanpaina diseinatuz.

 

Harremanetarako

Iera Garaio Ibarrondo

Publizitate eta marketin arduraduna

Tel.: 94 656 85 54 / 688 625 394

ieragaraio@aiaraldea.eus