aza 26, 14:33 Aiaraldea
AzaleraBete-betea dator aste honetako Azalera podcasta. Hasteko, Artziniegako gaurkotasuna izango dugu hizpide Arkaitz San Jose Martinez zinegotziarekin. Ondoren, Irene Luengas Escuza ikertzailea izango dugu gurekin, bihar Laudion egingo den Zientzia-zubiak ekitaldiari buruz mintzatzeko. Bukatzeko, Iñigo Martinez jarriko da mikrofono aurrean, Laudioko Eskubaloi Taldeko kidea, klubaren 50. urteurrena dela eta.
aza 25, 21:42 Aiaraldea
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean Aiaraldeko kaleak hartu ditu mugimendu feministak iluntzean. Atzera pausorik eman ez eta faxismoaren gorakadari feminismoarekin erantzuteko beharra aldarrikatu dute.