Aiarako Udalak ekingo dio auditoretza energetikoa egiteari, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker. Guztira, 3.630 euro erabiliko dituzte eta %90ean diruz lagunduko du foru erakundeak.
Zehazki, Arespalditzako udaletxea eta Etxaurren Ikastola ikuskatuko dituzte. Gainera, hori egingo duen enpresak eraikinen ziurtagiri energetikoak ere eskuratuko ditu. Aldi berean, udal kontratu energetiko guztiak analizatuko dituzte ahalik eta gehien aurrezteko.
Soxo eta Luiaondo
Soxo eta Luiaondoko Administrazio Batzarrek ere diru-laguntza jaso dute argi publikoa aldatzeko. LED teknologia ezarriko dute herriko kaleetan.