Aiarako Txirrindulari Elkarteak ezin hobeto hasi du denboraldia. Iosu Isasik Laudioko nazioarteko ziklokross proban lehen postua eskuratu zuen larunbatean, baita biharamunean Muskizen ere. Laudioko lasterketa, gainera, Espainiako Koparako puntuagarria zen. Master 40 kategorian ari da lehiatzen aiararra.
Javier Ibañezek, aldiz, hirugarren bukatu zuen Laudioko txapelketa Kadete mailan. Iñaki Guaresti ere fin ibili zen, eta nahiz eta podiumik ez zapaldu zortzigarren bukatu zuen Kadete kategoriako karrera.
Muskizeko lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen berriro Javier Ibañezek. Hortaz, sailkapen orokorrean, nor bere mailan, Iosu Isasi liderra da momentuz, eta Javier Ibañez hirugarrena.