Aitor Aspiazu aiararrak Espainiako Reined Cow Horse txapelketan lehen postua lortu du. Amerikar western diziplinan eskuratu du garaipena. Igandean izan zen finala Madrilen. "Finalera 29 lehiakide heldu ginen", adierazi du. Horien artean dago Txutxi Larrazabal laudioarra ere.
Kirol mota hori zaldi eta zaldun batekin egiten da, hesiz inguratutako plaza edo eremu batean behi bat dagoela. Hala, zaldiak behia maneiatzeko duen gaitasuna baloratzen da, maniobra zehatzak, hain zuzen.
Besteak beste, behia inguratzea, edo "Reining" izeneko mugimendua. Era horretan aintzat hartzen da zaldi eta zaldunen zehaztasuna, aukera eta erantzuteko gaitasuna.