Hiru herri eta egunetan egingo da Euskararen Asteburua

Erredakzioa 2016ko urr. 17a, 10:28

Asteburu honetan ospatuko da Aiaran Euskararen Asteburua, bihartik (ostirala) igandera. Hiru egun iraungo ditu ekimenak, eta hiru lekutan egingo da. Ostiraleko ekintzak Luiaondon egingo dira, frontoian. Bertso-pilota eta familientzako jolas eta kantuen tailerra egongo dira seietatik aurrera. Berbalagun-gurasolagun ekimenaren informazio gunea ere egongo da.

Asteburu honetan ospatuko da Aiaran Euskararen Asteburua, bihartik (ostirala) igandera. Hiru egun iraungo ditu ekimenak, eta hiru lekutan egingo da. Ostiraleko ekintzak Luiaondon egingo dira, frontoian. Bertso-pilota eta familientzako jolas eta kantuen tailerra egongo dira seietatik aurrera. Berbalagun-gurasolagun ekimenaren informazio gunea ere egongo da.

Larunbatean Arespalditzara mugituko da ekimena. “Aiaran denon artean” ekitaldia izango da arratsaldeko egitarauko puntu nagusiena. Aiara osatzen duten 24 herrietako auzokideek parte hartuko dute bertan.

Igandean egingo dira azken ekintzak, Lantenoko eskolan. Pailazoak, eskulan-tailerra eta askaria egongo dira, “Igande arratsaldeak familian” dinamikaren baitan.

Iazko edizioko bideoa:

[video:http://www.aiaraldea.eus/bideoak/euskararekiko-duten-konpromisoa-berretsi-dute-aiarako-herritarrek]

EGITARAU OSOA

Urriak 21, ostirala, Luiaondoko frontoian

18:00 // BERTSO-PILOTA, Luiaondoko pilota eskola eta Arabako bi bertsolarirekin

19:30 // FAMILIENTZAKO JOLAS ETA KANTUEN TAILERRA, gurasoek eta umeek elkarrekin parte hartzeko..

* BERBALAGUN – GURASOLAGUN INFOGUNEA: Aiaraldean euskaraz

 

Urriak 22, larunbata, Arespalditzan

(Ferialean eta Herriko Plazan. Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Udal Aretoan) AIARAN DENON ARTEAN ekimen parte hartzailea (musika, buruhandiak,bertsoak, dantza, txokolatea… )

18:00 // Aiarako herritarren TOPAKETA Ferialean

18:20 // MUSIKA-KALEJIRA 24 herrietako pankartekin herriko plazaraino

18:30 // HERRIZ HERRI, UDALERRI: 24 herrietako bakoitzaren izenean, ume/guraso/herritarrek, bertsoak-abestiakdantzak-mezuak… plazaratuko dituzte, ondoren, Aiarako mapan dagokion herriaren pieza kokatzeko. Amaitzeko, ekimenaren ohorezko bertsoa abestuko da, eta bertaratuen talde-argazkia aterako da.

19:30 // TXOKOLATADA

 

Urriak 23, igandea, Lantenoko eskolan

IGANDE ARRATSALDEAK FAMILIAN

17:00 // Pailazoak (Trokolo Teatroa “Burutik jota”)

18:00 // Askaria

18:30 // Eskulan-tailerra

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide