Aiarako Udaleko Berdintasun Arloak "Ezagutu Aiarako emakumeak" ipuin eta kontaketa lehiaketaren lehenengo edizioa abiatu du. Horren bitartez Aiarako emakumeen historia, bizitza eta lana bultzatu nahi dute. Obren formatua, beraz, zabala da eta testigantza bat ere izan daiteke. Azaroaren 6an bukatuko da obrak aurkezteko epea.
Euskaraz zein gaztelaniaz
Euskaraz zein gaztelaniaz, idazkiek gutxienez 2 orrialde izan beharko dituzte eta, gehienez, 10. Arial 12 letran aurkeztu beharko dira, lerroarte bikoitzarekin eta autorearen izenik gabe. Aiarako udaletxera bidali daitezke posta bidez edo modu elektronikoan cayala.cultura@gmail.com helbidera. Oinarriak osorik kontsultatu daitekez www.aiarakoudala.com webgunean.
Guztira 3 sari egongo dira. 120 euro izango dira 18 urtetik gorakoen kategoriako irabazlearentzat, beste 120 euro 12 eta 18 urteko kategoriako saridunarentzat eta, txikien atalean, eskolarako materialean 60 euroko sari bat eskainiko diote obra onenaren idazleari.