Zaskaleari emakume elkarteak eta Etawasol saharar taldeak bat egin dute “emakumeak kultura berasmatzen: Euskal Herritik Saharara” ekimenean.
Laudioko Kultur Etxean izango dira eta ekintza guztiak ordutegi berean 17:30etatik 19:30ak arte. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da aukeran.
Egitaraua:
Urriak 7: “Hurrengo geltokia Laudio”.
Urriak 14: “Saharako emakumeak eta islama”.
Azaroak 4: “Haimetatik maitasun erromantikoa apurtuz”.
Azaroak 11: “Emakumeak eta sormena”.
Abenduak 9: “Kultur arteko emakumeen topaketa”.
Izena ematea beharrezkoa da eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero zaskaleari@gmail.com helbidera idatz daiteke.