Aratz Garmendiak atzo borrokatu zuen Bartzelonan urtebeteko kontratua lortzeko esparru profesionalean. Arnold Schwarzenaggerrek antolatzen duen kulturismo azokan izan zen norgehiagoka jende ugariren aurrean.
Garmendia eta Requejoren arteko lehia ez zen luzea ezta bereziki ikusgarria izan. Berez, Requejok berehala eraman zuen borroka lurrera eta ez zion Aratzi aukera eta tarterik eman ukabilak edo ostikoak emateko. Ringaren ertz batean menderatu zuen Requejok norgehiagoka giltza baten bitartez, ahalegin fisiko handiaren ostean.
Babes ugari eskuratu zuen Okondon bizi den borrokalariak eta, esaterako, autobusa antolatu zuten Bartzelonara joateko hainbat jarraitzailek.