“Herri txiki infernu handi” ETB1eko saioa Aiaran grabatzen egon zen atzo herriko bitxikeriak eta izaera islatzeko. Berez, egindako elkarrizketen proiekzio irekia antolatu dute irailaren 29an, ostegunean, Luiaondoko Frontoian 20:00etatik aurrera.
Bertan egongo dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi bakarrizketak eskaintzeko, alegia. Horrez gain, Sebastian Lizasok bertsoak kantatuko ditu. Geroago, Euskal Telebistan saio osoa emitituko dute.