Aiarako Harana V. Txapelketa eta Hiruko Jaurtiketa Txapelketa antolatu ditu Ayala Basket-ek irailaren 17rako

Ayala Basket saskibaloi taldeak bi txapelketa antolatu ditu irailaren 17rako, Amurrioko Bañueta kiroldegian. Urtero antolatzen duen Aiarako Harana txapelketak bost urte betetzen ditu eta berritasun moduan, hiruko jaurtiketa txapelketa ere antolatu du aiaraldeko taldeak.

Bi lehiaketak irailaren 17ko arratsaldean jokatuko dira, 16:00tan hasiz eta 19:00ak aldera amaituz. Txapelketaren ostean, sari banaketa eta jatekoa egongo dira Siglo XXI tabernan.

Ayala Basket taldeak bi txapelketa antolatu ditu irailaren 17rako, Amurrioko Bañueta kiroldegian. Batetik urtero antolatzen duen Aiarako bailara txapelketak bost urte betetzen ditu eta berritasun moduan, hiruko jaurtiketa txapelketa ere antolatu du aiaraldeko taldeak.

Bi lehiaketak irailaren 17ko arratsaldean zehar jokatuko dira, 16:00tan hasiz eta 19:00ak aldera amaituz. Txapelketaren ostean, sari banaketa eta jatekoa izango dira Siglo XXI tabernan.

Aiarako bailara V. txapelketa

Aiarako bailara saskibaloi txapelketan lau taldek hartuko dute parte, tartean, Ayala Basket taldea. Aurtengo ekitaldiko gonbidatuak Tabirako, Colegio Basauri eta Divelog taldeak izango dira.

Finalaurrekoak 16:30tan hasiko dira, 15 minututako bi zatiko partidak jokatuz. Atsedenaldia bost minututakoa izango da eta hutsarteak minutu bakarrekoak izango dira, zati bakoitzean bakarra eskatu ahalko delarik.

Jokalari bakoitzak lau falta egin ahalko ditu gehienez eta partidako zati bakoitzean hirugarren faltaren ostean, hau da, laugarren faltan jaurtiketa libreak izango dira.

Finala arratsaldeko 18:00ak aldera izango da, finalaurrekoetan sailkatutakoen artean eta galtzaileek ere hirugarren postua lehiatuko dute.

Hiruko jaurtiketa txapelketa

Aurten, berritasun gisa, hiruko jaurtiketa lehiaketa antolatu du saskibaloi taldeak. Arratsaldeko 16:00tan aurreko fase bat jokatuko da, izena ematen duten 16 jokalariren artean gehienez.

Finalera zortzi lau jokalari pasako dira, bertan bi zatitan banatuko delarik txapelketa. Alde batetik, sailkatutako lau jokalarik kanporaketa bat jokatuko dute finalera sailkatzeko eta beste aldean Aiarako bailara txapelketan arituko diren taldeetako jokalari batek lehiaketan parte hartuko du, lau jokalariek beste kanporaketa bat jokatuz.

Azkenean finalean, aurreko faseko jokalari batek taldeetako baten aurka jokatu beharko du, amaierako fase hau arratsaldeko 17:20ak aldera jokatuko delarik.

Izena eman ahal izateko posta elektroniko bat utzi du eskura Ayala Basket taldeak eta irailaren 15erarte izena emateko aukera izango da: c.b.ayala@hotmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide