Luiaondoko Dorreko Pilota Klubak aurtengo denboraldian esku pilotan eta palan ikasi eta aritzeko izen-ematea ireki du. Sei urtetatik gorakoek hartu dezakete parte pilota eskolan, entrenamendutako egun eta ordutegia izen-emate eta kategorien araberakoa izango direlarik.
Inskribatzeko aukera abuztuaren 31tik irailaren 12rarte izango da eta apuntatu nahi duen oro Aiarako udaletxera bertaratu beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero telefono bat ere eskuragai utzi du Luiaondoko pilota klubak: 656 73 73 23 (Javi Solatxi)