Irene Novales politikari sozialista hil da gaur arratsaldean. 75 urteko emakumea Aurreraka elkartearen sortzaile izan zen eta Euskadiko Ezkerran militatu zuen.
Eusko Legebiltzarreko ordezkaria izan zen PSE-EEren eskutik eta Amurrioko zinegotzia izan zen 2007-2011 legeldian. Iaz itzuli zen udalera bere kidea Roberto Gobzalezek utzi zuenean. 2015eko hauteskundetako Amurrioko zerrendaburua izan zen eta hautesleek berriro hautatu zuten.
Bosniako errefuxiatuak Amurriora etorri zirenean ere buru-belarri lan egin zuen eurekin.
Oraindik ez dute jakinarazi noiz izango den hileta.