Bukatu dira Gorobel mendilerroko ipar hegaleko harkaitz multzoak saneatu eta egonkortzeko lanak, Añesko inguruetan. Lan horiek 12.000 euroko aurrekontua izan dute, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak, Nekazaritzak Sailak eta Aiara eta Garobel mendilerroko ermandadeak zati berdinetan finantzaturik.
Lan horiekin, iaz gertatutako bezalako lur jausiak ekidingo dira. Ezbehar horren ondorioz, hainbat abere hil ziren eta sanbitores bertan behera utzi behar izan zen.
Gorobel mendilerroko mazela hori, Peña de Aro azpian, erabilera publikorako eta abeltzaintzarako berreskuratzea da helburua, abeltzaintzarako ez ezik jendearentzat ere arriskuak saihestuta. Era horretan, datorren irailaren 3an egingo den erromeria normaltasunez ospatu ahal izango dela espero da.
Hain zuzen ere, iragan udan gertatu ziren lur jausiek itxi egin zuten Llorengozeko bidea, jende askok erabiltzen duena, San Vitores erromeriarako ez ezik, Peña de Aro gailurrera heltzeko ere bai. Lanetan kontuan hartu da ingurune honek duen kultura eta ingurumen balio handia eta, hortaz, alde hori egonkortzeko metodorik egokienak aukeratu dira.