Aiarako Udalak jakinarazi du gaurdanik, eta 3 egunez debekatuta egongo dela Gorobelera igotzea Añeseko bidetik.
Izan ere, lanak egingo dituzte erortzear dauden harriak kentzeko. Debekua oinezkoentzat zein ibilgailuentzat balio du goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.
Aiarako alkatea Gentza Alamillok jakinarazi du horma bertikaletik jausteko arriskuan dauden harriak kenduko dituztela.
Berez, iaz ez zuten ospatu San Bitores jaia horrelako istripuak ekiditeko.