"San Lorentzon egitaraua, jendea eta giroa sekulakoa da egunaz disfrutatzeko"

Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 07:50

JESÚS CORREDOR (Areta, 1955) 30 urteko ibilbidea duen Komando Sukaldari taldeko kidea da. Aurten ere, azken 15 urteetan egin duten bezala, abuztuaren 10ean Luiaondon ospatzen den Lorentzo Deuna jai eguneko bazkaria prestatuko dute taldekideek, baseliza ingurura bertaratzen diren pertsonentzat.

JESÚS CORREDOR (Areta, 1955) 30 urteko ibilbidea duen Komando Sukaldari taldeko kidea da. Aurten ere, azken 15 urteetan egin duten bezala, abuztuaren 10ean Luiaondon ospatzen den Lorentzo Deuna jai eguneko bazkaria prestatuko dute taldekideek, baseliza ingurura bertaratzen diren pertsonentzat.

Zein da egun horretan Komando Sukaldarik prestatuko duen menua?

Aurten paella eta oilasko izterrak garagardoarekin. Bere garaian lagun batzuk bakarrik elkartzen ziren eta haien bazkaria prestatzen zuten baina jaia zabaltzen joan da eta lan hori guk egitea eskatu ziguten orain dela 15 urte inguru.

Zenbat pertsonentzako bazkaria prestatu behar duzue?

Egun horretan jende andana biltzen da baseliza inguruan: helduak, gazteak, umeak... Iaz 200 pertsona inguru egon ziren eta aurten ere antzeko aurreikuspena egin dugu.

"Guztiek dituzte ondo pasatzeko proposamenak eta jaieguna elkar topatzeko momentu izugarri aproposa bihurtu da."

Janari asko behar da 200 pertsonentzat!

Bai. Guk paella prestatzeko 20kg arroz prestatu ditugu, 16kg saiheski, 16kg gihar eta 5kg txorizo, kipula eta berakatzez gain. Oilaskoa garagardoarekin prestatzeko 200 izter erosi ditugu, 30kg tipula, 5kg azenario eta 10 litro garagardo.

"Askok etxetik ekarritako janaria bazkaltzen egongo dira landan."

Baselizetako jaiek xarma berezia dutela diote. San Lorentzon gozatzeko modua aldatu da?

Baseliza ondoko baserriarekin batera landa erosi zutenean, Pakito eta Pilik ez zuten pentsatu halako arrakasta hartuko zuenik inguru honek. Lagunekin hasi ziren urtero bazkari bat egiten eta egun Luiaondo herrikoko jai handia bihurtu da. Gaur egungo jaia ezin da ulertu bazkaririk gabe, baina egunean zehar hainbat ekintza egoten dira, adin guztientzako eta gauera arte ere luzatu ohi dira ospakizunak.

Inguru eder honek bizitza hartzen du urtero San Lorentzo, denon poztasunarentzako.

Animatuko zenituzte beste Aiaraldear batzuk horra bertaratzera?

Ez da beharrezkoa! Guztiok dakigu zein ondo pasatzen den egun horretan! Gainera eguraldia beti izaten dugu lagun - aurten ere hori espero dugu -. Hala ere, oraindik batenbat ez bada konturatu, jakin beharko luke Lorentzo Deunan egitaraua, jendea eta giroa sekulakoa dela egunaz disfrutatzeko.

Gora Luiaondoko San Lorentzo jaiak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide