Kexaako Jaiak egingo dituzte bihar. Egitaraua 08:00etan abiatuko dute arrasto txakurren erakustaldiarekin.
Jaien bigarren ekimena mendi ibilaldia izango da. 10:30ean hasiko bada ere, 09:30etatik 10:00ak arte izena eman beharko dute interesdunek Kexaako Txokoan. Bi euroko kostua izango du eta 11,5 kilometroko ibilbidea.
16:00etan mus txapelketaren txanda helduko da. Bikote bakoitzak 20 euroko ekarpena egingo du eta sariak hurrengoak izango dira:
-
saria – 250€ eta garaikurra
-
saria – 120€
-
saria – 4 pertsonentzako asteburuko bazkaria El Toboso jatetxean
-
saria – Tokiko gazta
20:00etan Mugimix saioari ekingo diote eta, gainera, dantzarako, jolaserako eta aurpegia margotzeko aukera izango dute umeek. Horrez gain, puzgarriak egongo dira egun osoan.
Bestalde, afariak zozkatuko dituzte Guzurtegi, Arcos de Quejana eta Ibarrondo jatetxetan.
Ospakizunak bukatzeko suziriak jaurtiko dituzte 00:00etan.