Aldundiak 490.694 euro inbertitu eta Arabako zortzi herriko sarrerak hobetuko ditu, Menoion eta Madarian, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2016ko uzt. 27a, 12:14

Arabako Foru Aldundiak 490.694 euro inbertituko ditu datozen hilabeteetan zortzi landa gunetara sartzeko bideen zorua hobetzeko; bai eta beste sei errepideren errodadura geruza ere, egiaztatu baita hondatuta dagoela.

Inbertsio horri esker erosoago eta seguruago bidaiatuko dute Menoio, Madaria, Bachicabo, Labraza, Okariz, Alangua, Arrizabala eta Barriara doazenek.

Arabako Foru Aldundiak 490.694 euro inbertituko ditu datozen hilabeteetan zortzi landa gunetara sartzeko bideen zorua hobetzeko; bai eta beste sei errepideren errodadura geruza ere, egiaztatu baita hondatuta dagoela.

Inbertsio horri esker erosoago eta seguruago bidaiatuko dute Menoio, Madaria, Bachicabo, Labraza, Okariz, Alangua, Arrizabala eta Barriara doazenek.

Diputatuen Kontseiluak gaur esleitu du Arabako errepideak zaindu eta hobetzeko proiektu hori egiteko kontratua, zenbateko horretan eta bi hilabeteko gauzatze epearekin, Josu López Ubiernak zuzentzen duen Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hala proposatuta. Lanak abuztuaren bukaeran hasiko dira ziurrenik.

Kontratuari esker hobetu egingo da lurralde historikoko zortzi landa gunetara –Menoio, Madaria, Bachicabo, Labraza, Okariz, Alangua, Arrizabala eta Barria– sartzeko errepideen zolatua, egiaztatu baita oso hondatuta dagoela, zuloak eta deformazioak egoteaz gain irekita baitago hainbat zonatan.

Gainera, beste sei bidetan ere jarduteko balioko du, hala nola A-3022, A-3126, A-3202 eta A-3616 errepideetan. Lan horiek egiteko inbertsioa 490.694 euro dira, eta diru kopuru hori erantsi behar zaio joan den uztailaren 12an onartutako 1,6 milioi euroei, zeinak bideratuta baitaude Arabako berrogeita hamarren bat errepideren zorua berritzeko; hartara, 2,1 milioi eurotara igo da astebete eskasean Arabako bideak mantendu eta onik zaintzeko zuzeneko inbertsioa.

Bi kontratuak Araban lan egiten duten enpresei esleitu zaizkie; hortaz, kontratu horiek gauzatzeak lagundu egingo du suspertzen eraikuntza eta enplegua arlo honetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide