Bihar eta etzi ospatuko dituzte Done Jakue Jaiak Lantenon. Biharko eguna giroa berotzeko balioko du, jarduera gutxi prestatu baitituzte; 17:00etan Mus Txapelketa jokatuko dute (500 euro banatuko dituzte sarietan) eta gero txotxongilo ikuskizuna egingo dute eskolan.
Astelehenean, ordea, eguerditik gaueko ordu txikiak arte iraungo dute jaiek. Hurrengoa izango da egitaraua:
-12:30ean Txupinazoa.
-13:00etan Meza.
-13:30ean Txorizo sagardo erara dastaketa.
Jarraian, argazki erakusketa: "Lantenoko 30. urteurrena" eta triki-pandero
-15:00etan Herri bazkaria.
-18:00etan Umeentzako jolasak eskoletan:
- Ur-jolasak
- Gaztelu puzgarriak
- Magia ikuskizuna
- Apar jaia
-22:30ean Bakarrizketa 'Axlor'
-23:30ean Atzekaberen kontzertua eta Basajaun erromeria
-01:00etan Zozketa
-03:30ean Jaiaren amaiera