Agiñagako jaietan dibertsioa eta kultura uztartuko dituzte

Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 12:31

Uztailaren 24an eta 25ean Agiñagako Jaiak ospatuko dituzte, eta dibertsioak ez ezik, ingurumenak ere protagonismoa izango du.

Horrela, igandean 09:30ean mendi ibilaldia egingo dute Gorobeli buruz. 12:30ean eztia dastatzeko parada emango dute eta jarraian pintxo-poteari ekingo diote.

Uztailaren 24an eta 25ean Agiñagako Jaiak ospatuko dituzte, eta dibertsioak ez ezik, ingurumenak ere protagonismoa izango du.

Horrela, igandean 09:30ean mendi ibilaldia egingo dute Gorobeli buruz. 12:30ean eztia dastatzeko parada emango dute eta jarraian pintxo-poteari ekingo diote.

14:00etan herri bazkaria egingo dute. 12 euroko prezioa izango du eta 696153147 telefono zenbakian izena eman beharko dute interesdunek eta gaur bertan bukatuko da epea. Bazkalostean, 16:30ean zehazki, briska txapelketa hasiko da.

Espeleologiari buruzko hitzaldia

Gorobel mendilerroan egiten ari diren esplorazioak azalduko ditu Takomano espeleologia taldeak 17:30ean. Ondoren, 19:00etan umeentzako jokoak eta igel toka txapelketa antolatuko dute.

21:00etan parrillada eskainiko dute eta gero berbenan dantzatzeko aukera egongo da. Gaueko 04:00etan igela arrantzatuko dute herriko iturrian.

Astelehenean jaiak bukatuko dira

Uztailaren 25ean hiru jarduera gauzatuko dituzte 12:00etatik aurrera. 13:00etan meza egingo dute eta, aldi berean, pintxoak eskainiko dituzte. 14:30ean zozketaren txanda helduko da jaiak amaitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide