Aiarako Udalak Pau eta Bagnères-de-Luchon artean egingo den Frantziako Tourreko mendiko etapara joateko irteera antolatu du. Uztailaren 9an izango da eta autobusa Lantenotik irtengo da goizaldeko 04:00etan.
Hala ere, autobus horrek geldialdiak egingo ditu Menagarain 04:05ean, Arespalditzan 04:10ean, Murgan 04:15ean eta Luiaondon 04:20an. Plaza kopurua mugatua dago.
Izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 1era arte. Horretarako udaletxean entregatu beharko da kuota ordaindu izanaren ordainagiria. Aiaran erroldatuta daudenek 10€ ordaindu beharko dute baina erroldatu gabe daudenek 15€ Kutxabankeko ES46 2095 3258 23 1095221627 kontu zenbakian.
Plazak izena ematearen ordenaren arabera esleituko dira, hala ere lehentasuna izango dute Aiaran erroldatutakoek. Halaber, irteera gauzatu dadin parte hartzaileen %50a Aiarako pertsonak izan beharko dira. 16 urtetik beherakoek nagusi batez lagunduta joan beharko dira.