Igande honetan, ekainak 26, II. Zunba topaketa burutuko da Murgako Ibarrondo jatetxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek eta egunarekin hasteko, 12:30tan bi orduko zunba sesioa egongo da, hainbat irakaslek gidatuta. Ondoren, bazkaria egongo da jatetxean bertan eta arratsaldean, Los Swallos taldearen kontzertua izango da ikusgai.
Prezio ezberdinak eta adin ezberdinetako jendeari zuzendua
Antolatzaileek prezio ezberdinak jarri dituzte egitarauaren arabera. Egun osoko ekintzetan parte hartu ahal izateko 20 euro pagatu beharko dira eta goizeko Zunba master classean bakarrik parte hartu nahiez gero 5 euro ordaindu beharko dira, 12 urtez azpikoek doan izango dutelarik.