Bihar arratsaldean ekingo diote Menagarain San Pedro ospakizunei, izan ere 19:30etan jaurtiko dute lehenengo suziria. Asteburu honetaz gain, hilaren 29an ere ekintzak egingo dituzte.
Bihar 20:00etan Aiara dantza taldeak emanaldia eskainiko du bertan. Ondoren parrillada handia eta odoloste jana egingo dute. Bitartean Disk Man Partyren musika emanaldia izango da. 22:00etan Aretoko Dantza erakustaldia egingo dute eta gauean, 23:30etatik aurrera, txokolatada.
San Pedro egunean ere
Igandean, ekainaren 26an meza izango da 14:00etan eta horren ostean herri bazkaria, Menagaraiko emakumeen taldeak antolatuta. Paellaz gozatu bitartean, trikitixa eta Biguri Carlos bikotearen jota emanaldia egongo da.
17:00etan Disk Man Partyren emanaldia egongo da. San Pedro egunean, hilaren 29an, meza eta, ondoren, luntxa egongo da, Azkenik, herri zozketari ekingo diote jaiei amaiera emateko.