Luiaondon XXI. Kultur Astea abiatuko dute gaur

Erredakzioa 2016ko eka. 17a, 11:35

Luiaondok Kultur Astearen XXI. edizioa ospatuko du gaurdunaik ekainaren 26ra herriko elkarteek antolatutako ekintzekin.

Luiaondok Kultur Astearen XXI. edizioa ospatuko du gaurdunaik ekainaren 26ra herriko elkarteek antolatutako ekintzekin.

Besteak beste, asteartean, ekainaren 21ean, Andrés Garmilla, Adolfo Guerrero, José Ramón Larisgoitia eta Pedro Zayas erromes laudioarrek “Bizipenak: Luiaondotik El Rociora” hitzaldia ekainiko dute 19:00etatik aurrera. Jarraian berakatz-zopa dastatzeko aukera egongo da.

Haurren jaia

Hala ere, ospakizun kulturalak ekainaren 17an hasiko dira. Gaueko 21:00etatik aurrera Gizarte Etxetik antolatutako herri barbakoa egongo da. Astelehenean, hilak 22, graffiti eta skate tailerrak burutuko dituzte Aretx Malatuko zelai estalian 18:00etatik aurrera.

Haurrek haientzako jai handia izango dute ekainaren 22an, asteazkenean. Egun horretan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Laudio eta Amurriotik bizikletaz joango dira Gurasolagunak Luiaondora eta bertan apar jaia egingo dute eta, besteak beste, puzgarriak eta zurezko jolasak egongo dira.

Askatasun sexualaren alde

San Joan bezperan, hilak 23an, ohiko sua piztuko dute 21:30etatik aurrera. Gainera txokolatada egongo da. Udako solstizioaren jai hori parkearen aurreko zelaian ospatuko da. Bestetik, etaTransexualen, Bisexualen, Lesbianen, Gayen eta Queeren askapen afektibo-sexualaren aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, ekainaren 24ean “La chica danesa” filma proiektutauko dute Gizarte Etxean. Sarrera librea eta doanekoa izango da.

Ekainaren 25ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Cristian Cabañerok umorezko bakarrizketa egingo du Gizarte Etxean. Horretaz gain, hilak 26an, aste kulturalarekin amaitzeko, XV parpailarien topaketa egingo dute politalekuan goizez eta 14:30etan lagunarteko bazkaria Oleta jatetxean.

Kirol proposamenak

Aste horretan ere kirol ekintzak anitzak izango dira. Besteak beste, ekainaren 18an Zumba saio irekia egingo dute pilotalekuan 18:30etatik aurrera.

Gainera, hurrengo egunean, hilak 19an, mendi ibilaldia egingo dute 9:30etan estankotik abiatuta. Pilota eskolak bere tartea izango du ekainak 24an pilotalekuan eta bolak, berriz, ekainak 25ean. Bi deialdiak 18:00etan izango dira. Larunbat horretan ere osasun-iturria familian ezagutzeko ginakana-bisita antolatu du Aunia Kultur Elkarteak goizeko 11:00etan.

Elkarteen erakusketak

Egitarauaz gain, aste horretan zehar Gizarte Etxean tokiko elkarteek egindako erakusketak egongo dira ikusgai. Alde batetik, Gure Andere elkarteko kideek egindako artisau lanak egongo dira eta, bestetik, Hontzuria Klubak bildutako hainbat Luiaondoko argazki zaharren erakusketa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide