Arespalditzako mendi txirrindula martxan internet bidez eta egunean bertan izena emateko aukera egongo da

Hurrengo ekainaren 12ko Arespalditzako IX. mendi txirrindulan parte hartzeko Internet bidez izena emateko azken eguna igandean izango da. Hala ere, egunean bertan ere aukera egongo da goizeko 8:30etatik 9:30etara, proba hasi arte. 

Hurrengo ekainaren 11an izango den Arespalditzako IX. BTT martxan internet bidez izena emateko azken eguna igande hau izango da. Hala ere egunean bertan apuntatzeko aukera egongo da goizeko 8:30tatik 9:30tara, martxa hasi arte. 

Aiarako BTT taldeak, urtero bezala, inguruko mendia zeharkatuko dituen bizikleta martxa prestatu du. Guztira 36 km.-ko eta 1,300 metrotako desnibela izango ditu ibilbideak baina laburtzeko aukera izango du nahi duenak, Dubalzako azken igoera kenduta, guztira 32 km. eta 1100 metroko desnibela izanik. 

Egunean bertan apuntatzeko lekua, irteera eta helmuga Etxaurren Ikastola izango da eta bertan dutxatzeko eta bizikleta garbitzeko aukera ere izango dute. BTT martxa ez da lehiakorra izango eta antolakuntzak paisaietaz gozatzeko gomendioa egin du. Ibibidearen erdialdean hornidura puntu bat jarriko dute ere bai. 

Izen-ematea internet bidez egin daiteke ekainaren 5a arte antolatzailearen webgunean. Prezioa 14 eurokoa izango da federatuentzat eta 17 eurokoa federatuak ez direnentzat. Lehenengo hauek lizentzia aurkeztu beharko dute irteeran. 

Bertan apuntatu nahi dutenek aldiz, federatuek 17 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuak ez daudenek 20.

Informazio gehiago BTT Respaldizaren webgunean: hemen

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide