Emilio Cobosek idatzitako liburuak Bizkaian arrakasta izan ondoren, Iñaki Garcia kazetariarekin batera, Athletic Club futbol taldearen jaiotzaren inguruko liburua aurkeztuko du Kexaako jauregian, arratsaldeko 19:30-tan. Aukezpena egiteaz gain, solasaldi bat ere prestatu dute antolatzaileek, bertaratutakoek parte hartzeko aukera izan dezaten eta hau amaitzean edatekoa eta jatekoa egongo da.
Emilio Cobos enpresa, finantzaketa eta ekonomia alorretan murgilduta egon den kazetaria da baina orain kultura eta kirol arloan barneratu da Athletic Club-a eta Enkarterrietan zeuden burdinezko mendiak lotzen duen historia kontatu nahian. Gainera Gorbeiak futbolarekin duen erlazioaz ere hitz egiteko aukera izango da.
“All iron, all iron, el Athletic campeón”
Liburuak Athletic futbol klubaren hasiera kontatzen du, ingeles bat Euskal Herrira etorri eta bertako mendietan altxorrak bilatzean dena burdinez beteta aurkitu zen. Hortik atera zen “aliron” esamoldea eta Athleticen partiduetan oihukatzen den esaera, “All iron, all iron, el Athletic campeón!”.
Ingeles horiek futbola ekarri zuten Euskal Herrira zuten eta herriko lehen futbol taldeak sortzen ari ziren. Lehen kirolariek Bizkaiako portuetan eta inguruetan jolasten zuten eta haietako batzuek Ingalaterrara joan eta kirolaren teknikak hobetu zituzten.