San Isidro azokak jai giroa eta abeltzaintza uztartuko ditu Arespalditzan

Erredakzioa 2016ko mai. 12a, 13:30

Aiarak San Isidro azoka egingo du maiatzaren 15ean Arespalditzan. Egun horretarako egitarau oparoa prestatu dute. Aurten, ohiko baserriko eta artisautza produktuen azokaz gain, berrikuntza gisa, txakolin eta gazta dastatze gidatuak ere egingo dituzte. 

Aiarak San Isidro azoka ospatuko du maiatzaren 15ean Arespalditzan. Egun horretarako egitarau oparoa prestatu dute. Aurten, ohiko baserriko eta artisautza produktuen azokaz gain, berrikuntza gisa, txakolin eta gazta dastatze gidatuak ere egingo dituzte. 

Azoka 9:30etan zaladuko dute eta bertan nekazaritza zein artisautza produktuen erakusketa eta salmenta egingo dute. Hala ere, jaia lehenago hasiko da, izan ere, Pirinioetako behi-azienda hautatuaren Arabako lehiaketaren bigarren edizioa ospatuko dute eta txapelketari ekingo diote 8:00etan. Abereak jaso, azkerketa egin eta klasifikatu ostean, horren sari banaketa 13:30tan egingo dute. 10:30etatik aurrera ardi, ahuntz, asto eta zaldi erakusketa egongo da. Gainera, eskualdeko bertako oiloen, makilen eta untzi erraldoiak ikusteko aukera egongo da. 

Haurrentzako hainbat ekintza

Haurrentzako bi tailer egingo dituzte Arespalditzako Gizarte Etxean. 11:00etan artilearekin eskulanak egiteko saioa hasiko da eta 12:30etatik aurrera eskuak orean sartuko dute taloa egiteko. Aurten, lehenengoz, txakolin eta gazta dastaketak egingo dituzte euro baten truke eguerdian. Gainera, herriko tabernetan tokiko produktuekin egindako pintxo bereziak dastatu ahal izango dira.

Ohiko meza santua 12:00etan izango da. Jaiarekin amaitzeko, 13:30etan herri kirolen erakustaldia egingo dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide