San Markos jaiek Menoio beteko dute asteburu honetan, hilak 24 eta 25ean. Ohi bezala, ospakizunei hasiera emango diete igandean gauez. Txupinazoa 22:00etan jaurtiko dute eta, ondoren, bertaratutakoentzat luntxa egingo dute eta su artifizialen emanaldi bat izango da. Astelehenean, jaietako egun handian, 12:00etan ekingo diote egitarauari. Ordu horretan meza ospatu ondoren “Aiaratik paseo bat” Ritxar Aguirreran erakusketa inauguratuko dute. 13:15etatik aurrera luntxa eta trikitilarien musika egongo da. 14:00etan arkumearen zozketa egingo dute, ohi bezala, eta horrekin amaituko dira aurtengo jaiak.