Jaietan berdintasuna bultzatzeko kanpaina egingo du udalak

Erredakzioa 2016ko api. 18a, 16:42

Aiarako Udalak “Aiaran = + da” lemapean berdintasunaren aldeko kanpaina abiatu du San Prudentzio jaiei begira. Ekimen honen baitan photocall bat jarriko dute jaietako egunetan sentsibilizazio argazkiak egin eta partekatzeko helburuarekin.

Aiarako Udalak “Aiaran = + da” lemapean berdintasunaren aldeko kanpaina abiatu du San Prudentzio jaiei begira. Ekimen honen baitan photocall bat jarriko dute jaietako egunetan sentsibilizazio argazkiak egin eta partekatzeko helburuarekin.

Berdintasun Arloak egindako azterlanaren arabera, emakumeek jaietan dibertitzeko dituzten aukeretan eragina duten faktore anitzak daude. Horren arabera, adibidez, gizonek eta emakumeek ez dituzte maila berean hartzen hiri-espazioak, gaizki argiztatutako kaleak kasu.

Horretaz gain gizonezkoentzat diren jarduerak daude eta etxeko eginkizunak zein familia-betebeharrak modu ezberdinean ere banatzen dira. Desberdintasun horiei aurre egiteko “Jaietan lanak, ardurak eta aisia partekatzen ditugu” esaldia indartu nahi dute kanpaina honekin. Ekimenak Arabako Foru Aldundiaren babesa izango du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide