Geuria hedabideak argitaratu duenez, Jabi Isasi aiararrak lortu du "Ganorabako" lehiaketako euskarazko akzesita irabaztea. Horri esker 300 euro jasoko ditu eta bere lana -"Kimua"- egongo da ikusgai Pozokoetxe Kultur Etxean egingo duten erakusketan; apirilaren 18an irekiko dute eta maiatzaren 20an emango dute bukatutzat.
49 lan
2016ko edizioan 49 lan aurkeztu dituzte; Bizkaiko 10, Euskal Herriko 9 eta Estatuko 30. Epaimahaia hurrengo pertsonek osatu dute: Alex Orbe ilustratzailea eta komikigilea, Juanan Bilbao aktorea eta gidoilaria, eta Raquel Alzate ilustratzailea.