Apirilaren 17tik 28ra ospatuko dituzte San Prudentzio jaiak Arespalditzan

Erredakzioa 2016ko api. 5a, 10:38

San Prudentzio jaiak ospatzeko programa oparoa prestatu dute Aiaran. Apirilaren 17tik hasita hilak 28ra bitartean, jai giroaz beteriko bost egun izango dira Arespalditzako inguruan.

San Prudentzio jaiak ospatzeko programa oparoa prestatu dute Aiaran. Apirilaren 17tik hasita hilak 28ra bitartean, jai giroaz beteriko bost egun izango dira Arespalditzako inguruan.

Mendi ibilaldia txupinazoa baino lehen

Jaien hasiera markatuko duen txupinazoa apirilaren 22an 19:00etan jaurtiko duten arren, hilak 17an ‘Prontxi Ibilaldia’-z gozatzeko aukera egongo da. Suzirien eztandaren aurretik, Lantenoko arte eskolak idatzitako pregoia irakurriko dute eta aurtengo portada lehiaketa irabazi duen Laura Guerrerori saria emango diote.

Apirilaren 23an, larunbatean, Arabako erakus-txakurren II lehiaketa egingo dute eta txikientzat jolas parkea egongo da goizez eta arratsaldez. Barrena eta Lisker taldeek girotuko dute gaua 22:00etatik aurrera.

Kirolak hartuko du hilak 24ko jai egitaraua. Igandearen 10:45ean ekingo diote duatloi txikiari eta ordubete geroago nagusien probari. Egun horretan ere herri bazkaria egingo dute . Bakoitzak bere janaria eraman eta udalak edaria eskainiko du.

Hilak 28, San Prudentzio

Tokiko produktuen azokarekin ekingo diote jaietako egun handiari apirilaren 28an. San Prudentzioren omenezko mezaren ostean, umeen danborrada egingo dute.

Arratsaldean erromeriaz gozatzeko aukera egongo da Patxi eta Konpainia dantza taldearekin. Gauean, 21:30etatik aurrera egingo duten odoloste janarekin amaituko dira 2016. urteko Aiarako jaiak.

Egun hauetan Arespalditzara joateko autobus zerbitzu eta ordutegi bereziak egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide