Aiarako jaien portada iragarlea hautatzeko prozesua martxan jarri dute Udaletik. Lehiaketa mundu guztiari zabalik dago, ez baitago adin mugarik.
Martxoaren 25ean bukatuko da kartelak aurkezteko epea eta hautaketari ekingo diote. Irabazlearen obra jaien programaren portadan argitaratuko da eta egileak 200 euroko txekea jasoko du.
Lehiaketaren oinarriak har daitezke Aiarako Udalean zein haren webgunean (www.aiarakoudala.com).