Udaberriko oporretan Aiarako haurrek hainbat ekintza izango dituzte aisialdiaz gozatzeko. 2006 eta 2012 urte artean jaiotakoentzat arkeologo lanetan ibiltzeko Jolas Txokoak antolatu ditu Udalak. "Aiarako arkeologoak dinosaurio bila" izenburupean egingo dituzte tailer horiek Arespalditzan, martxoaren 21etik 23ra eta hilaren 29tik apirilaren 1era. Saioak goizeko 10:30etatik 13:30era izango dira. Gaztetxoek, berriz, skate tailerrak izango dituzte, taula gainean patinatzen ikasteko. Saio horiek Luiaondoko frontoian izango dira eta 2001 eta 2006 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta egongo dira. Ekimen hau martxoaren 29tik apirilaren 1era izango da, goizeko 11:30etatik 13:30era.
Tailerretan parte hartzeko lehentasuna izango dute Aiaran erroldatuta dauden haurrek. Izena emateko 10 euro ordaindu beharko dira udaletxean martxoaren 14a baino lehen.