Aiarako Udalak 800.000 euro baino gehiago jasoko ditu Arabako Foru Aldundiaren Lan eta Zerbitzuetarako Foru Planaren bitartez udalerrian hainbat obra egiteko hurrengo bi urtetan. Etxaurren Ikastolan mantenu eta berritze lanak egingo dituzte Aldunditik jasoko dituzten 86.000 eurorekin eta Patxitaren Etxearen ondoko orubearen urbanizazioa gauzatuko dute 87.000 euroko laguntzaren bitartez.
Administrazio Batzarrek bestelako lanak egingo dituzte herriguneetan. Luiaondon Tartako eta La Torre auzoetako urbanizazioan lan egingo dute. Arespalditzan eta Menoion saneamendu sistema berrituko dute eta Soxon argiztapen publikoa zabaldu eta LED sistemak jarriko dituzte. Lantenoko eskolen eraikineko estaldura birgaitzeko diru-laguntza ere jaso dute, besteak beste.