Urteak dira Zuhatzako auzokideak Kandelak ospatzen dituztenetik. Pasa den otsailaren 2an, urtero lez, Kandelen eguna dela eta, meza ospatu zuten Kandelaria Birjinaren omenez eta garai horietan baserrietan hiltzen dituzten txerrien txerrikiak jan zituzten bertaratutakoak.
Baina, otsailaren 2an ez ezik, gaur otsailaren 19an, ostirala, Kandelak ospatuko dituzte berriz ere. Hori dela eta, herriko txokoan elkartuko dira Zuhatzako auzokoak, Zuhatzako Administrazio Batzarrak antolatu duen egitarauaz gozatzeko. Jaiari hasiera emango diote 19:30etatik aurrera, Domi Circo antzezpenarekin; jarraian, 20:30etan afari merienda izango dute eta txokoan daudenak, prestatutakoa jango dute elkarrekin. Jaiari amaiera emateko, Lobo & Carmine –Country-Mex sin complejos– taldea txokoa girotzen egongo da bere abestiekin.