Etxegoien eta Amurrio arteko muga jada ez da berdina. Amurriok etxe artean dagoen bide batez jabetu dela salatu du Etxegoieneko administrazio batzarrak. Bide publiko hori Etxegoieneko auzokideek aspaldi egindako bidea da, beraien ekarpen ekonomikoarekin eta orain Amurrioren parte da.
1927ko mugatzea izango da orain indarrean jarriko dutena eta Etxegoienek adierazi duenez, haiek beti egon da mugatze horren aurka. Amurriok 1889ko mugatzea kentzea eta 1927. urtekoa jartzea lortu du. Orain dela urte batzuk eskatu zuen hori Amurriok eta orain epaitegiek lur sail horren jabe egin du Amurrioko herria.
Etxegoieneko administrazio batzarra ez dago batere pozik eta bere desadostasuna islatu du. Aiarako udalera jo du, baina udalaren erantzuna ez da batere lagungarria izan. Izan ere, udalak, Etxegoieneko Junta administratiboaren eta Amurrioren arteko kontua dela azaldu die.