Aratusteek Aiara kolorez beteko dute

Erredakzioa 2016ko ots. 2a, 08:32

Aiarako herri batzuek inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 6an Luiaondon eta Arespalditzan. Otsailaren 5ean Etxaurren Ikastolak ospatuko ditu eta Zuhatzatik oilarra paseatuko dute.

Luiaondoko festa 17:00etan Malatu Aretxatik irtengo den kalejirarekin hasiko da. Ondoren, Zigor Ostik “Lapurreta” haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du eta txokolatea eskainiko dute.

Aiarako herri batzuek inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 6an Luiaondon eta Arespalditzan. Otsailaren 5ean Etxaurren Ikastolak ospatuko ditu eta Zuhatzatik oilarra paseatuko dute.

Luiaondoko festa 17:00etan Malatu Aretxatik irtengo den kalejirarekin hasiko da. Ondoren, Zigor Ostik “Lapurreta” haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du eta txokolatea eskainiko dute.

Arespalditzako Gizarte Etxe berrian 17:30etatik aurrera ospatuko dituzte Aratusteak. Arratsaldea Torrada lehiaketarekin hasiko da eta ondoren disko-festa eta mozorro-festa egongo dira. Bukatzeko, 19:30ean, sari banaketa, txokolate jana eta torraden dastaketa egongo da.

Etxaurren Ikastolak ere Aratuste jaia egingo du otsailaren 5ean. Goizean ikasleek Zuhatzako kaleetatik oilarra paseatuko dute eta arratsaldean gurasoentzako ikuskizunak eskainiko dituzte.

Inauterietako jolas txokoetan izena emateko epea gaur agortuko da

Otsailaren 8an eta 9an, Arespalditza eta Luiaondoko ludotekek Sioux herriaren inguruko tailerrak egingo dituzte. Bertan, tipiak eta totemak egingo dira eta Iparramerikako talde horretako bizimodua ezagutaraziko dute.

Txokoak 10:00etatik 13:30era egingo dira eta 2006 eta 2012 urteetan jaiotakoei zuzenduak egongo dira. Izena emateko gaur bukatuko da epea eta udaletxean edo Luiaondoko bulegoetan egin beharko dute interesdunek.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide