Joan den urtarrilaren 19an Aiarako Udalak udalerriko elkarteekin bildu zen diru-laguntzei buruz hitz egiteko. Bertan, kolektiboek dituzten arazoak eta beharrak azaldu zituzten. Partaidetza handia izan zen eta hurrengo hilabeteetan adostasuna lortzea espero dute.
Bilera horren ostean, elkarteek diru laguntzei dagokien aipatutako arazoak Kultura Batzordean eztabaidatu ziren. Ondorioak aurkeztuko dituzte otsailean kolektiboekin egingo diren bilerak aprobetxatuz. Elkarteekin burututako harreman biran eta Kultura Batzordean jasotako informazioa taldeetan eztabaidatuko da; diru laguntzetan hobekuntzak egiteko eta elkarteei arlo horretan erraztasunak emateko.
Lehenengo bilera udal berdintasun plana eztabaidatzeko izango da otsailaren 3an eta bigarrena San Prudentzio jaiak prestatzeko otsailaren 11n. Biak udaletxean izango dira 18:30ean.