aiaraldea.eus

Etxaurren Ikastolak XXVI. Krosa egingo du, otsailaren 21an

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Aiara  Aiara: Zuhatza
Etxaurren Ikastolak XXVI. Krosa egingo du, otsailaren 21an

Otsailaren 21ean egingo du Etxaurren Ikastolak urtero antolatzen duen krosa. Aurtengoa XXVI. edizioa izango da eta 11:00etan hasiko da Ibagueneko atletismo pistan. Izen ematea egunean bertan egiteko aukera egongo da.

Proba hainbat eskoletako haurrei irekia egongo da eta 2 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute, nork bere kategorian. Guztira neska eta mutilezko hiru kategoria egongo dira: benjaminak, alebinak eta haurrak. Iaz izandako arrakasta dela eta, gurasoen eta umeen arteko lasterketa ere egingo da aurten.

Otsailaren 21ean egingo du Etxaurren Ikastolak urtero antolatzen duen krosa. Aurtengoa XXVI. izango da eta 11:00etan hasiko da Ibagueneko atletismo pistan. Izena ematea egunean bertan egiteko aukera egongo da.

Proba eskola ezberdinetako haurrei irekia egongo da eta 2 urtetik gorako haurrek parte hartu ahalko dute, nork bere kategorian. Guztira neska eta mutilezko hiru kategoria egongo dira: benjaminak, alebinak eta haurrak. Iaz izandako arrakasta dela eta, gurasoen eta umeen arteko lasterketa ere egingo da aurten.

Bestalde, goizean zehar txosna egongo da eta krosa ondoren familien eta parte hartzaileen arteko bazkaria egingo dute. Bertan parte hatu nahi duenak igeetxaurren@gmail.com helbidera idatzi dezake. Prestaketa lanak egiteko gurasoak otsailaren 20an 15:30ean elkartuko dira Ikastolan. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa