Aiara Oinezek herritarren iritzia jaso nahi du mapa komunitarioa sortzeko

Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 10:05

Aiara Oinez Foro soziosanitarioak mapa komunitarioa sortzeko ikerketa abiatu du. Horretarako, herritarren iritzia jasotzeko inkesta sortu du. Galderak aiaraoinez.es.tl webgunean, Saraube aldizkarian edota Foroaren Facebook orrialdean daude. Erantzunak Luiaondoko zein Arespalditzako osasun zentroetan, udal bulegoetan edo Arespalditzako farmazian jarri diten postontzietan urtarrilaren 31 arte utz daitezke.

Aiara Oinez Foro soziosanitarioak mapa komunitarioa sortzeko ikerketa abiatu du. Horretarako, herritarren iritzia jasotzeko inkesta sortu du. Galderak aiaraoinez.es.tl webgunean, Saraube aldizkarian edota Foroaren Facebook orrialdean daude. Erantzunak Luiaondoko zein Arespalditzako osasun zentroetan, udal bulegoetan edo Arespalditzako farmazian jarri diten postontzietan urtarrilaren 31 arte utz daitezke.

Aiara Oinez osasuna eta pertsonen ongizatea hobetzeko sortu zen, helburu nagusia osasun komunitarioa izanik. Gauzak horrela, komunitatearekin zerikusia duten alderdiez eztabaidatu, informatu eta aholkatzen du foroak. Bertan, udalak, bizilagun, kultur eta kirol elkarteek eta oro har, kontzientziatuak dauden herritarrek parte hartzen dute.

Galderak honako hauek dira:

 

1- Zer da zuretzat osasuna?

 

2- Zure ustez, hirian beharrean herrian bizitzeak zein abantailak ditu osasunerako?

 

3- Zer egin liteke herrian osasuna (fisikoa, mentala, soziala...) hobetzeko?

 

4- Zein da zure ustez osasun arloan gure herriko arazorik garrantzitsuena?

 

5- Zein baliabide sozial/ kultural ezagutzen dituzu zure komunitatean, ze jarduera egiten dituzu eta zure ustez, zein da komunitatearen parte-hartzea jarduera hauetan?

 

6- Nola lagun zenezake komunitatearen osasuna hobetzen?

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide