Ainara Gotxi aiararrak El Conquistador telebista saio arrakastatsuan parte hartu du. Atzo estreinatu zuten edizio berria ETBn. Aiarako lehiakideak “Pirañas” taldean aritu da.
Ainara Gotxik 29 urte ditu eta Amurrioko fruta-denda batean lan egiten du goizetan eta familiako baserrian arratsaldetan. Urtero Artzain Egunean erakustaldia egiten du eta ardiei ilea mozten die antzinako tresna erabiliz -guraize handi batzuk, alegia-.