Aiaraldeako Gurasolagun taldeek egin bezala, Aiarakoak ere urteko agenda prestatu berri du. Taldea zortzi familiek osatzen dute baina besteei ere irekia dago. Lehenengo hitzordua urtarrilaren 24an izango da eta sukaldaritza ikastaroa egingo dute.
Hilean ekintza bat egingo dute, igandean. Jardueren artean bertsolaritza, herri kirolak, buztingintza, orientazio proba eta bizikleta ginkana daude.
Egitasmoak gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. Euskara dakiten edota ikasten dauden familien artean harremanak ere bultzatzen ditu. Jardueretan parte hartzeko interesa duten familiek aiaraldea@aek.org helbidera idatz dezakete.
Gainera, beste herrietan egiten diren deialdietan parte hartzeko aukera ere badago. Informazio guztia webgunean edota Aiaraldeko Berbalagunen Facebook-ean kontsulta daiteke.