Abenduaren 5ean Errege Magoek San Juan Bautista plazara iritsiko dira 19:00etan. Itxaronaldian beste hainbat jarduera eta ustekabe egongo dira. Hala, eta beste urteetan izandako arrakasta dela eta, oparian jasotzeko inskripzioa egiteko ordua 17:30ean izango da. Bitartean, puzgarriak egongo dira eta 18:00etan dj Xaiborren diskofestarekin dantzatu ahal izango da. 20:00etan su artifizialak eta txokolate dastaketa eskainiko dute.
Auzolana Zentro Soziala egokitzeko
Herriko bizilagunek auzolanez Zentro Sozialaren egokitzapena bukatu dute. Hobekuntzen artean gurpil-aulkiarekin sartzeko arrapala bat jartzea eta horma eta banku batzuen ipintzea. Gainera, La Iglesia-Arakio auzoko bidea konpondu eta asfaltatu dute. Kasu honetan enpresa batek egin du eta Arabako Foru Aldundiak emandako diru laguntza bati esker ordaindu da.