Urte berriarekin batera, Izoriako jaiak piztuko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko abe. 31a, 08:04

Urte berriaren hasierarekin abiatuko dituzte Izoriako jaiak, San Julian eguna ospatzeko. Hori dela eta, urtarrilaren 3, 6, 7, eta 9rako egitaraua prestatu dute.

Urtarrilaren 3an hasiera emango diote jaiei, goizeko 9:00etan txupina eta odolostearen igoerarekin. Egun berean, mus txapelketa ospatuko dute arratsaldeko 15:30etatik aurrera (16:30ean izango da izen ematearen epemuga).

Urte berriaren hasierarekin, hasiko dira ia-ia Izoriako jaiak San Julian eguna ospatzeko. Hori dela eta, urtarrilaren 3, 6, 7, eta 9rako egitaraua prestatu dute.

Urtarrilaren 3an hasiera emango diote jaiei, goizeko 9:00eta txupina eta odolostearen igoerarekin. Egun berean, mus txapelketa ospatuko dute arratsaldeko 15:30etatik aurrera (16:30etan izen ematearen epemuga).

Jaiarekin jarraituko dute urtarrilaren 6an. 13:00etan meza nagusia izango da, non Ekialdeko Hiru Erregeak lagunduko dute umeentzako opariak izango dituztelarik. Meza ostean, Euskal Dantzen ikustaldia egongo da Aiara Dantza Taldearen eskutik. Arratsalde aldera, 18:00retan, umeentzako jolasak eta 18:30etan txokolatada.

San Julian eguna ospatuko dute hurrengo egunean, urtarrilaren 7an, meza nagusiarekin, kasu honetan Laudioko Eliz Abesbatzak abestua.

Urtarrilaren 9a izango da jaietako azken eguna. Goizeko 10:00etan IV. Patata Tortilla Txapelketari hasiera emango diote (11:00etan izen ematearen epemuga) eta batzordeak patatak, arrautzak eta tipula banatuko du. Iluntzeko 20:00etan odoloste dastatzea izango da, pintxo bakoitza euro bateko kostua izango du. 22:00etan diskodantza hasiko da, nahiz eta 23:00eetan suziri jaurtitze ikusgarria egongo den. Goizeko 5:00etan Odolostea jaitsiko dute eta horrekin batera jaiei amaiera emango diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide