aiaraldea.eus

Emilio Olabarria Enplegu eta Giza Politiken Sailburuaren aholkulari izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiara  Aiara: Luiaondo

Emilio Olabarria luiaondoarrak ez du politika guztiz utzi, Eusko Jaurlaritzak hautatu baitu Enplegu eta Giza Politiken Sailburuarentzako aholkularitza lanak egin ditzan.

Jeltzaleak 20 urte eman ditu Madrilgo Kongresuan eta azkenengo hauteskundetan ez du hautagai zerrendatan parte hartu. Urrian hitz egin zuen azkenengo aldiz Kongresuan eta parlamentariak agurtu zituen.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea ere izan da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da. Gainera, EAEko administrazioko funtzionarioa da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa