“Ezagutu Aiara” IX. Edizioko irabazlea Laura Guerrero izan da “Tambores” izeneko irudiarekin, San Prudentzion ateratakoa. Bigarren saria, aldiz, Ariane Sánchezek eraman du “Frutos rojos junto a campanario” argazkiari esker. Biek 200 eta 100 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren.
Nahiz eta beti udalerriko herrien ondare, natura eta etnografia edo beste motako ohitura nabarmendu behar den, aurtengo argazki lehiaketako gai zehatza Aiarako bitxikeriak izan dira. Hau da, Aiara munduan bakar eta berezi bilakatzen dituzten gauzek.
Bestalde, abenduaren 27an Luiaondoko Sozialean 17:00etatik aurrera, Hogeitalau euskara elkarteak antolatu duen postal, komiki eta ipuin lehiaketako sari banaketa egingo da. Bertan, pailazoen ikuskizuna eta askaria ere eskainiko dituzte.