“Gabonetako jolas txokoak” programa abenduaren 28tik 31ra eta urtarrilaren 4tik 8ra egingo da Luiaondoko eta Arespalditzako ludoteketan. Gai nagusia zirkua izango da eta 2005 eta 2011 urte bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.
Saioak 10:00etatik 13:30era egingo dira eta izena emateak abenduaren 18 arte egin beharko dira udaletxean bertan edo inskripzio orria info@aiarakoudala.eus helbidera bidaliz. Prezioak familiako ume kopuruaren araberakoa izango da: 20 euro haur bat, bi 30 euro eta hiru 40.
Esan bezala, gai nagusia zirkua izango da eta egunero azken honen inguruko tailerrak eta ikuskizunak egongo dira. Horien artean, malabare, klown, mozorro eta makillaje eta magia tailerrak, oreka eta akrobazia jolasak eta zirku emanaldia daude. Gainera, Gabonetako txango berezia egingo da.